Izenburua: Esclavos del franquismo en el Pirineo
Egileak: Fernando Mendiola eta Edurne Beaumont
Argitaletxea: Txalaparta
Bigarren edizioa: 2007
ISBN: 84-8136-457-7
Gerra bukaturik, 2000 prisionero antifrankista baino gehiago Erronkari eta Zaraitzu ibarretara, Nafar Pirinioan, eraman zituzten, mendiko errepide bat irekitzeko. Errepide hori abiapuntutzat harturik, liburuak bortxazko lan batailoien antolakuntza eta eragin soziala azaltzen ditu.
Orrialde hauetan, eta protagonisten testigantzen bidez, gerran garaituak izandakoak bai fisikoki bai psikikoki makurtzea baino helburu ez zuten batailoien errealitatera hurbilduko gara. Prisioneroen estrategiak adituko ditugu, muturreko bizi baldintzak bizirik jarraitu ahal izateko, eta batailoi hauek mendiko herrixketako jendearengan zein frankismoaren esklaboen familiengan izandako eragina ere ezagutzeko aukera izango dugu.
Ikerkuntza lan zabal honek, dokumentuak eta izen-abizen zerrenda dituenak, aski gutxi ezaguturiko frankismoaren errepresio mota baten gainean, bortxazko lanena hain zuzen ere, nagusitu den isiltasuna apurtzea du helburu.
Dokumentua | Mb. |
---|---|
2.e-franquismo_ZB_Orreaga.pdf | 10.81 MB |